Dokumentuaren akzioak
UPV/EHUko Saltillo eskola-ontziak ohiko udako ibilaldia hasiko du euskal kostaldetik
2010/07/02 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko Saltillo eskola-ontziak udan euskal portuetan zehar egiten duen ibilaldiari hasiera emango dio uztailaren 4an.
Mikel Lejartza kapitainaren agindupean egingo dute bidaia Nautika eta Itsas-makineria Goi Eskola Teknikoko 14 ikaslek. Ekimenaren helburua da ikasleek nabigazio praktikak egitea eta gizarteari bela mundua hurbiltzea.
Antzinako belaontzia bisitatzeko aukera egongo da gainera 3 portutan: Lekeition, Getarian eta Bermeon.
Hauxe da eskola-ontziak uztailaren 4tik 18ra bitartean egingo duen ibilbidea:
- Uztailak 4: Santurtzi-Lekeitio.
- Uztailak 5: Lekeition ATE IREKIAK.
- Uztailak 6: Lekeitio-Donostia.
- Uztailak 7: Donostia.
- Uztailak 8: Donostia-Hondarribia.
- Uztailak 9, 10, 11: Hondarribia (Euskal Kosta estropadarekin batera).
- Uztailak 12: Hondarribia-Donibane Lohitzune.
- Uztailak 13: Donibane Lohitzune.
- Uztailak 14: Donibane Lohitzune-Getaria.
- Uztailak 15: Getarian ATE IREKIAK.
- Uztailak 16: Getaria-Bermeo.
- Uztailak 17: Bermeon ATE IREKIAK.
- Uztailak 18: Bermeo-Santurtzi.