Dokumentuaren akzioak
UPV/EHUko "Revista de Psicodidáctica" ISI institutuaren katalogoetan
2009/05/28 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko "Revista Psicodidáctica" aldizkaria Institute for Scientific Information-ek (ISI) bere datu-baseetan sartu du.
ISI, munduko lehen erreferentea da argitalpenen "eragin-faktorea" kalkulatzen duten datu-baseetan. "Eragin-faktorea" arlo bakoitzeko aldizkarien garrantzi akademikoa neurtzeko parametro bibliometrikoa da.
Aldizkaria UPV/EHUko psikodidaktika arloko sailek argitaratzen dute eta hezkuntzaren psikologiaren eta gai akademikoen didaktikaren alorretako ikerketen berri ematen dute bertan.