Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Sarrikoko dekanoak dimititu egin du

Dokumentuaren akzioak

Sarrikoko dekanoak dimititu egin du

2009/03/12 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUko titulazioak Europar Espaziora egokitzeko prozesuan hainbat tirabira sortzen ari dira. Gasteizko Letren Fakultateko Filologiak kolokan daudela jakin genuen, orain berriz, Bilboko Sarriko Fakultateko dekanoak, Inmaculada Gallastegik, dimititu egin duela.

Dirudienez erabakian zerikusia du Sarrikoko tituluen maparen diseinuan ekonomiako ikasketek izan duten presentzia eskasak.

Bi lizentziatura eskaintzen dira egun: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza eta Ekonomia. Hauek bost gradu izatera pasatuko dira, lau enpresa alorrekoak eta bat soilik ekonomia esparrukoa.