Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUk eta Arabako Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmena izenpetu dute irakasle eta ikasleei prestakuntza nahiz aholkularitza eskaintzeko

Dokumentuaren akzioak

UPV/EHUk eta Arabako Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmena izenpetu dute irakasle eta ikasleei prestakuntza nahiz aholkularitza eskaintzeko

2009/10/15 - Unibertsitatea.net
Hitzarmenak Foru Aldundiaren 50.000 euroko diru-laguntza jasotzen du, Europako Unibertsitate Eremura egokitzeko programetarako
Arantza Zenarrutzabeitia diputatuak eta Eugenio Ruiz Urrestarazu errektoreordeak hitzarmena sinatu dute beharrei Europako Unibertsitate Eremura egokitzeko prozesuaren barruan, Arabako Campuseko ikastegietako irakasleen prestakuntza eta ikerketa beharrei erantzuteko.
 

Hitzarmenak Campuseko ikasle direnentzat zein dagoeneko titulua lortu dutenentzat lanerako aholkularitza, orientazio eta prestakuntza jarduerak, eta lan eta praktiken zerbitzuen hedatzea, bai ikasleen artean zein Arabako gizarte eta ekonomi eragileen artean ere jaso ditu.

Goi mailako Hezkuntzaren eta Ikerkuntzaren Europar Eremuarekiko egokitze prozesuaren une honetan, titulazio berrietatik eratortzen diren beharrak asetu bidean irakasleen formazioak berebiziko garrantzia du. Alegia, eskola magistralen eskema gainditzeko, irakaslea gaitu beharra dago hainbat diziplinatan eta zeharkako gaietan; besteak beste, tresna informatiko espezifikoen erabileran, informazioaren eta komunikazioaren teknologien etengabeko eguneratzean, eta irakaskuntza eleanitzerako hizkuntzen ezagutzan.