Dokumentuaren akzioak
UPV/EHUk 2010/11 ikasturteko graduko tituluen behin betiko zerrenda aurkeztu du
2010/06/23 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUk datorren ikasturterako graduen behin betiko eskaintza aurkeztu du. Lehen ikasturtea izango da Europako Unibertsitate Eremura guztiz egokitutako graduko tituluak eskaintzen dituena eta guztira 67 titulu emango ditu:
- Arte eta Giza Zientzietan 10 titulu.
- Zientzia Esperimentaletan 9 titulu.
- Osasun Zientzietan 6 titulu.
- Gizarte eta Lege Zientzietan 23 titulu.
- Ingeniaritza eta Arkitekturan 19 titulu.
Zerrenda UPV/EHUko helbide honetan aurkituko duzu.