Dokumentuaren akzioak
UPNA/NUPek unibertsitateko Irisgarritasun Plana betetzen jarraitzen du
UPNA/NUPen elkarte berri bat sortu da: Universidad y Discapacidad. Elkarteak ezgaitasunaren gaiarekin ikasketaren eta ikerketaren esparruan egin beharreko ahaleginen garrantziari buruzko kontzientziazioa zabaldu nahi du komunitate unibertsitarioan.
Unibertsitateak alor honetan eman ditu pausuak eta Irisgarritasun Orokorrerako Plana du garatuta. Honela besteak beste unibertsitateko errotuluak braillez daude, hesi arkitektonikoak kendu dira, plano bat egin da braillez idatzita eta erliebean...
Universidad y Discapacidad elkarteak topagunea izan nahi du unibertsitateak azken urteotan esperientzia pertsonalean, irakaskuntzan eta ikerketan bildu dituen baliabideak eta informazioa zentralizatzeko.