Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Alokairuko etxebizitzen gaineko doako aholkularitza Universidad de Navarrako ikasleei

Dokumentuaren akzioak

Alokairuko etxebizitzen gaineko doako aholkularitza Universidad de Navarrako ikasleei

2007/11/12 - Unibertsitatea.net
Aholkularitza, 9 ikasleko taldeak egingo du. Ikasle batek du talde osoa koordinatzeko ardura eta aholkularitza binaka egiten da.

Universidad de Navarrako (UN) 9 ikaslek unibertsitateko gainerako ikasleei doako aholkularitza juridikoa eskainiko die.

Zentroko ikasle asko pisu alokatuetan bizi dira eta aholkularitza gai honen gainekoa izango da.

Ekimen honekin Zuzenbide Fakultateko ikasleek beraien lanetan baliagarria izango zaien esperientzia hartuko dute eta alokairuan bizi diren ikasleek dituzten zalantzak argituko dituzte.