Dokumentuaren akzioak
University of Shanghai for Science and Technology-k eta Mondragon Unibertsitateak lankidetza-hitzarmena sinatu dute
2011/12/20 - Unibertsitatea.net
MUk eta Txinako USST unibertsitateak lankidetza-hitzarmena sinatu dute unibertsitateen arteko erlazioak hobetzeko. Horrez gain, honen helburu da hezkuntza, ikerketa eta beste jarduera batzuetako trukaketa akademiko eta kulturala elkarlanean garatzea.
University of Shanghai for Science and Technology-k eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak hitzarmena sinatu duteĀ goi-mailako hezkuntza nazioartekotzeko.
Lankidetza arloak, bi unibertsitateetan eskaintzen diren edozein programa onartuko du. Halaber, edozein programa espezifiko alde biek onartzearen baitan legoke, unibertsitate biek hala adostuz gero. Programa hauek ondorengoa onartu ahal izango lukete:
- Fakultate arteko kideen trukea
- Ikasle trukea
- Ikerketa proiektu komunak
- Konferentzia komunak
- Kultura programa komunak
Hitzarmena aurrera eramateko asmoz, lan-talde bat sortu dute, USST, Saiolan, Mondragon Internacional eta MU-GEPk etorkizuneko ekintzak ezarri eta aurrera eramateko.