Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko hiru diru-poltsa deitu ditu UEUk

Dokumentuaren akzioak

Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko hiru diru-poltsa deitu ditu UEUk

2021/09/06 - Unibertsitatea.net
3.000 euroko hiru poltsarako deia egin du UEUk eta proposamenak jasotzeko azken eguna urriaren 10a izango da.
Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko hiru diru-poltsa deitu ditu UEUk

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

UEUk euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko 3.000 euroko hiru poltsarako deia egin du.

Ikasmaterialak unibertsitateko edozein jakintza-arlotakoak izan daitezke eta deialdia autore guztiei zuzenduta dago. Hala ere, "orain arte testugintza unibertsitariora hurbildu ez direnen lana sustatu nahi da batik bat, autore unibertsitarioen esparrua ahalik eta modurik zabalenean egituratzen joan dadin, idazle arituen lanari gazteena gehitu dakion".

Proposamenak bidaltzeko epea urriaren 10ean itxiko da.

Xehetasun guztiak hemen dituzu: Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko diru-poltsak 2021eko deialdia.