Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko diru-poltsen deialdia egin du UEUk

Dokumentuaren akzioak

Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko diru-poltsen deialdia egin du UEUk

2020/06/01 - Unibertsitatea.net
1.000 euroko hiru poltsarako deia da egin dena eta proposamenak jasotzeko azken eguna urriaren 4a izango da.
Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko diru-poltsen deialdia egin du UEUk

(Irudia:Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

UEUk euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko 1.000 euroko hiru poltsarako deia egin du.

Ikasmaterialak unibertsitateko edozein jakintza-arlotakoak izan daitezke eta deialdia autore guztiei zuzenduta dago. Hala ere, "batez ere, orain arte testugintza unibertsitariora hurbildu ez direnei dago begira, autore unibertsitarioen esparrua ahalik eta modurik zabalenean egituratzen joan dadin: idazle arituen lanari, gazteena gehitu dakion".

Proposamenak jasotzeko azken eguna urriaren 4a izango da. Xehetasun guztiak hemen dituzu: Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko diru-poltsak 2020ko deialdia.