Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko diru-poltsen deialdia egin du UEUk

Dokumentuaren akzioak

Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko diru-poltsen deialdia egin du UEUk

2019/07/18 - Unibertsitatea.net
1.000 euroko hiru poltsarako deia da egin dena eta proposamenak jasotzeko azken eguna urriaren 3a izango da.
Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko diru-poltsen deialdia egin du UEUk

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

UEUk euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko 1.000 euroko hiru poltsarako deia zabaldu du.

Ikasmaterialak unibertsitateko edozein jakintza-arlotakoak izan daitezke eta deialdia autore guztiei zuzenduta dago. Hala ere bereziki baloratuko dira autore gazteen lan-proiektu indibidualak eta talde-proiektuetan autore gazteak integratzeko ahaleginak.

Proposamenak jasotzeko azken eguna urriaren 3ra izango da eta deialdiaren gaineko xehetasun guztiak HEMEN ikusi ditzakezu.