Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Umorezko bakarrizketa zientifikoak azaroaren 5ean, Wolfram Deunaren jaian

Dokumentuaren akzioak

Umorezko bakarrizketa zientifikoak azaroaren 5ean, Wolfram Deunaren jaian

2019/10/31 - Unibertsitatea.net
Mirari Martiarenak gidatuko du ekitaldia eta zortzi hizlari gonbidatu izango dira. Sarrera irekia da.

Bergarako ZTB jardunaldietan umorezko bakarrizketa zientifikoek hartuko dute azaroaren 5eko arratsaldea. Boskarren edizioa izango da aurtengoa eta Bergarako Seminarixoan izango da, Elhuyar anaiek wolframa isolatu zuten lekuan.

Arratsaldeko 19.30etan hasiko da Wolfram Deunaren jaia eta Mirari Martiarena Iraolak gidatuko du. Hauek izango dira parte hartuko duten zortzi hizlariak:


Ekitaldia irekia da, eserlekuak bete arte. Zalantza gehiagorako idatzi a.galarraga@elhuyar.eus helbidera edo deitu 943.36.30.40 zenbakira (Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyar Zientzia Unitatearen Komunikazio arduraduna).