Dokumentuaren akzioak
Umeek eskolako gurpildun motxilan gehienez eraman behar duten pisua zein izan behar den zehaztu dute
Umeek eskolako gurpildun motxilan zenbat pisu eraman beharko luketen zehaztu dute lehenengoz Granako Unibertsitateko eta Liverpool John Moores Universityko ikertzaileek: gehienez umeen gorputz-pisuaren % 20.
Bazeuden ohiko motxilaren erabileraren gaineko gomendioak zehaztuta baina ez gurpildunenak. Lehen Hezkuntzako 49 ikaslerekin egin dute azterketa. Modu desberdinetan ibilarazita (pisurik gabe, ohiko motxilarekin edo pisu desberdinetako gurpildun motxila erabilita) umeen zinematika aztertu zuten eta datuek zera erakutsi dute: umearen zinematikan aldaketa gutxiago eragiten dituela gurpildun orgak. Baita ohiko motxiletan daraman pisua txikia bada ere.
Beraz, gurpildun motxila edo orgetan gehienez umeen gorputz-pisuaren % 20 eramatea komeni da eta ohiko motxilen kasuan berriz gorputz-pisuaren % 10.
Ikerketaren berri: UGR.