Dokumentuaren akzioak
UEUren web gune berria
2010/02/03 - Unibertsitatea.net
UEUk (Udako Euskal Unibertsitatea) web gune berria estreinatu du gaur. Koloreekin jolastu du itxuraldaketan:
- Grisa, Sarrera orrirako: berriak...
- Urdina, UEU atalerako:
- Erakundearen gaineko informazioa ematen da hemen: Nor gara, Euskal Unibertsitatea, Prentsa-bulegoa...
- Berdea, IKASI atalerako:
- Gune honetan UEUren eskaintza akademikoaren gaineko informazioa eskaintzen da: Ikastaroak, Irakasleen formakuntza, Jardunaldiak, Udako Ikastaroak...
- Laranja, IRAKURRI atalerako:
- UEUren argitalpen alorreko proiektuen eta argitaletxearen katalogoen gunea da: denda, Buruxkak, Uztaro, Kondaira...
- Morea, IKTRESNAK atalerako:
- Hemen Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien esparruko UEUren web guneak erakusten dira: Inguma, Softkat, Unibertsitatea.net