Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUren Udako Ikastaroetarako proposamenak aurkezteko epea ireki da

Dokumentuaren akzioak

UEUren Udako Ikastaroetarako proposamenak aurkezteko epea ireki da

2019/12/03 - Unibertsitatea.net
Deialdia UEUrekin lan egin nahi duen orori dago zuzenduta eta proposamenak izaera desberdinetakoak izan daitezke: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, gogoeta guneak, mintegiak, jardunaldiak, topaketak…
UEUren Udako Ikastaroetarako proposamenak aurkezteko epea ireki da

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

UEUk antolatuko dituen Udako Ikastaroetarako proposamenak aurkezteko epea ireki da. 2020koa Udako Ikastaroen 48. edizioa izango da eta Eibarren, Baionan eta Iruñean egingo dira ekainaren 22tik uztailaren 17ra.

Deialdia UEUrekin lan egin nahi duen orori dago zuzenduta eta proposamenak izaera desberdinetakoak izan daitezke: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, gogoeta guneak, mintegiak, jardunaldiak, topaketak… Hauek 10/15 ordutakoak edo 2/3 egunetan ematekoak izango dira, eta goizez bakarrik edo goiz eta arratsaldez.

Proposamenak #UI48 proposamenak formularioa beteta bidali behar dira urtarrilaren 31rako (barne).

Zalantzaren bat izanez gero ikastaroen arduradunarekin jarri zaitezke kontaktuan: Irati Iciar,  943821426. i.iciar@ueu.eus

Iturria: UEU365 bloga.