Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUren Udako Ikastaroetan izena emateko epea ireki da

Dokumentuaren akzioak

UEUren Udako Ikastaroetan izena emateko epea ireki da

2020/05/25 - Unibertsitatea.net
Uztailaren 13tik irailaren 4ra 12 ikastaro eta 5 jardunadi antolatu dituzte.

UEUren Udako Ikastaroetan izen emateko epea ireki da. Uztailaren 13tik irailaren 4ra bitartean, 12 ikastaro eta 5 jardunaldi antolatu dituzte Eibarren, Donostian, Usurbilen, Iruñean eta Baionan.

Aurrekaririk gabeko egoera honetan aurtengo 48. ediziorako neurri bereziak hartu behar izan dituzte. Aurrez aurreko eskaintza izango da, ikastaro laburrek osatuko dutena (6-10 ordutakoak) eta gehienez 10 pertsonako talde txikietan.

Ikastaroek eta jardunaldiek 10€ko matrikula prezio bakarra izango dute.

Informazio guztia hemen aurkitu dezakezu: 48. Udako Ikastaroak 2020 #ElkarEkin.