Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian GAUR UEUren liburuak erdi prezioan

Dokumentuaren akzioak

GAUR UEUren liburuak erdi prezioan

2012/04/23 - Unibertsitatea.net
Gaur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta hori dela eta, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eskaintza berezia egingo du: bere liburuak %50eko beherapenarekin erosi ahal izango dira www.ueu.org helbidean. Eskaintza hau egiteaz gain, UEUk 110 liburu "askatuko" ditu Euskal Herriko Unibertsitate desberdinetako campusetan bere lana ezagutzera emateko.

UEUk 1978. urtean argitaratu zituen lehen liburuak eta geroztik mota guztietako generoetan aritu da: testuliburuak, saiakerak, goi-mailako dibulgazioa, erreferentziazko obren itzulpenak, doktorego-tesiak. Horiek guztiak prezio ezin hobean eskuragarri dituzu GAUR, ERDI PREZIOAN salduko baititu UEUk www.ueu.org web gunean. Adibide moduan eskaintza honetan sartzen diren bi liburu:

 

 

  • Hizkuntza gutxituen erronkak liburua (Naiara Berasategi Sancho eta Ibon Manterola Garate).

    • Paperean: 17 euro. Eskaintza berezia: 8,5 euro.

    • Liburu elektronikoa: 11 euro. Eskaintza berezia: 5.5 euro.

 

 

Eskaintza hau egiteaz gain, UEUk 110 liburu banatuko ditu Euskal Herriko campus desberdinetako txokoetan aste honetan zehar jendeak topatu eta UEUren eskaintza ezagutzeko asmoz. Liburuak topatzen dituztenei eskaintza berezia egingo die UEUk.