Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Jarraitu UEUren 50. urteurren ospakizuna streaming bidez

Dokumentuaren akzioak

Jarraitu UEUren 50. urteurren ospakizuna streaming bidez

2022/01/27 - Unibertsitatea.net
Saioa gaur izango da, urtarrilak 27, arratsaldeko 18.00etan.

Gaur, urtarrilak 27, UEUren 50. urteurrena ospatzen hasteko topa ekitaldia egingo da.

20 bat minututako festa antolatu dute eta Kepa Sarasola UEUko Zuzendariak eta Ane Sarasua UEUko Idazkari Nagusiak egingo dituzte aurkezle lanak. Toparen arduraduna Koldo Garcia bazkidea eta Talde Eragileko kidea izango da eta Anartz Ormaza Arkitektura sailburuak sorpresa artistiko bat prestatu du Katalin Zarate eta Ainara Artetxerekin batera.

Saioa UEUren Youtubeko kanalaren bidez jarraitzeko aukera dago.