Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUkideek #ElkarEkin egin dute KORRIKAko kilometro nazionala

Dokumentuaren akzioak

UEUkideek #ElkarEkin egin dute KORRIKAko kilometro nazionala

2022/04/11 - UEU
Jose Ramon Etxebarria UEUkide historikoak, Mari Karmen Menika Idazkari Nagusi-ohiak eta Ane Sarasua Idazkari Nagusiak eraman dute lekukoa

KORRIKAko kilometro nazionala egin du UEUk 50 urte egiten dituen urtean.

UEUkide asko hurbildu dira 2566. kilometrora, #ElkarEkin korrika egitera. 12.14 inguruan iritsi da momentua eta barrea eta ilusioa aldean hartu dute lekukoa Jose Ramon Etxebarria UEUkide historikoak, Mari Karmen Menika Idazkari Nagusi-ohiak eta Ane Sarasua Idazkari Nagusiak.

Eskerrik asko UEUko familiari; gora KORRIKA eta gora UEU!

 

korrika lekukoa