Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUk unibertsitateko euskarazko ikasmaterialak sustatzeko poltsen deialdia egin du

Dokumentuaren akzioak

UEUk unibertsitateko euskarazko ikasmaterialak sustatzeko poltsen deialdia egin du

2011/10/07 - Unibertsitatea.net
Aurtengoa UEUk egiten duen 10. deialdia da. Poltsa bakoitzaren iraupena gehienez urte batekoa izango da eta diru-zenbatekoa 3.000 eurokoa. Dokumentazioa, urriaren 15etik azaroaren 15era bitartean aurkeztu behar da.

UEUk, unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko 3 diru-poltsetarako deia egin du.

Poltsak edozein autoreri eta edozein jakintza-alorri daude irekita, bakoitzaren iraupena gehienez urte batekoa izango da eta 3.000 euroko diru-zenbatekoa izango dute.

Interesa baduzu oinarriak Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko diru-poltsak gunean dituzu.

Dokumentazioa urriaren 15etik azaroaren 15era bitartean aurkeztu behar da.