Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUk online eta euskaraz emango duen Irakasleen Prestakuntza Masterreko aurrematrikula zabalik dago

Dokumentuaren akzioak

UEUk online eta euskaraz emango duen Irakasleen Prestakuntza Masterreko aurrematrikula zabalik dago

2020/04/01 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUren zentro atxiki gisa emango du eskaintza, euskaraz eta online.
UEUk online eta euskaraz emango duen Irakasleen Prestakuntza Masterreko aurrematrikula zabalik dago

(Irudia: Pixabay LIzentzia. Iturria: Pixabay)

UEUk, euskaraz eta online eskainiko du Irakasleen Prestakuntza Masterra. UPV/EHUren zentro atxiki gisa emango du 2020/21 ikasturtean eta eskaintzak DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzea du helburu.

Hiru espezialitate eskainiko ditu: Natur Zientziak eta Matematika, Giza eta Gizarte Zientziak eta Hizkuntza eta Literatura. Guztira 120 plaza dira eskainiko direnak eta formazioak ikasturte bateko iraupena izango du, 2020ko urrian hasi eta 2021eko ekainera arte.

Aurrematrikula epea gaur zabaldu da (apirilak 1) eta irekita egongo da maiatzaren 25era arte.

Izen-ematea online egingo da. Informazio guztia HEMEN duzu.