Dokumentuaren akzioak
Linux sistemaren gaineko liburua kaleratu du UEUK
2009/03/30 - Unibertsitatea.net
Iñaki Alegriak eta Roberto Cortiñasek egindako "Linux: sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu)" kaleratu du Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) .
Liburuan, informatikaren mundura iraultza ekarri duen sistema honen azterketa zehatza egiten da eta helburu hirukoitza du:
- Euskal Herriko unibertsitateetan eta goi-zikloetan administrazioarekin zerikusia duten irakasgaietan testuliburua izatea.
- Informatika euskaldunoi Linux/Unix munduan hasteko edo sakontzeko laguntza eskaintzea.
- Profesionalentzako kontsulta-liburua izatea.
PDF honetan liburuaren kapitulu bat irakurri dezakezu eta eta liburua eskuratzeko interesa baduzu UEUko dendan eskatu egizu.