Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko epea ireki du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak: PREST_GARA 2022/2023.
UEUk programan parte hartuko du eta antolatuko diren ikastaroetan irakasle moduan lan egiteko deialdia egin du. Hemen dituzu eskaini nahi dituen ikastaroen zerrenda gaika sailkatuta.
Ikastaroren bat antolatzeko interesa baduzu euskaraz irakasteko gaitasuna izatea eta aukeratutako ikastaroaren gaian eskarmentua izatea beharrezkoa da.
Eskaerak otsailaren 21era bitartean egin behar dira (10.00ak aurretik) o.gardoki@ueu.eus helbidean (Oihana Gardoki Ibarra).
Deialdiaren zehaztasun guztiak UEU365 blogean dituzu.