Dokumentuaren akzioak
UEUk ikastaroak eta hitzaldiak antolatu ditu Iruñean udazkenerako
2012/10/16 - Unibertsitatea.net
Batetik homologaturiko ikastaroak eskainiko dira Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuarekin sinatutako hitzarmenaren baitan, irakasleen etengabeko prestakuntzara zuzenduta. Eta bestetik Orreaga iritzi taldearekin batera hitzaldi-zikloa, "Herria, Hizkuntza eta Hezkuntza… Estatua" izenburupean
Hezkuntza Departamenduarekin bi ikastaro homologatu hitzartu dira, azaroa-abenduan zehar garatuko direlarik:
- Haur-psikologia: gaurko haurrak etorkizuneko helduak.
- Nola eta noiz hitz egin sexualitateaz haurrei.
Izen ematea irekita dago eta talde txikiak hobesten dira. Homologazioa:
- Irakasleen etengabeko formakuntzarako homologatutako ikastaroak dira.
- Irakasleek beraien postuen esleipen eta barne promozio prozesuetan erabili ahal izango dute parte-hartze ziurtagiria.
- Parte-hartze ziurtagiria lortzeko, ikastaroa gainditzeko adierazitako baldintzak bete beharko dira.
- 20 ordutako ikastaroak dira eta 2 kreditu lortzen dira.
Informazio gehiago: Irati Iciar, 948 36 25 63, nafarroa@ueu.org
"Herria, Hizkuntza eta Hezkuntza… Estatua" hitzaldi-zikloari dagokionez, jarraian dituzu emango diren hitzaldiak:
- Urriak 24, asteazkena — ‘Independentzia, ondorengoei utzi beharko geniekeen herentzia‘ — Hizlaria: Pako Aristi — 19:00etan, Caldereria aretoan.
- Azaroak 9, ostirala — ‘Independentzia da demokraziaren abiapuntua.’ — Hizlaria: Joseba Ariznabarreta — 19:00etan, Condestable Jauregian.
- Azaroak 16, ostirala — ‘Publiko, pribatu…? Hezkuntza sistema propioa: Estatuaren beharra’. — Hizlariak: Ane Ablanedo eta Naroa Anabitarte — 19:00etan, Condestable Jauregian.
Hitzaldiak irekiak eta doanekoak dira, ez da aurretik izenik eman behar. Hitzaldi zikloaren kartela HEMEN.