Dokumentuaren akzioak
UEUk Baionan lan egiteko koordinatzailea behar du
2008/04/21 - Unibertsitatea.net
UEUk Baionan lan egiteko formakuntza proiektuetarako koordinatzailea behar du. Kontuan hartuko da:
- Hezkuntza alorreko esperientzia.
- Autonomian lan egiteko eta erabakiak hartzeko prestutasuna.
- Antolaketarako gaitasuna izatea.
- Talde lanean jarduteko eta harremanetarako gaitasuna edukitzea.
- Diru-laguntza eta hitzarmenen kudeaketan esperientzia.
- Idazkaritza lanen eta kontabilitate ezagutza.
- Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) ezagutza.
- Gida-baimena edukitzea.
Interesik baduzu bidali CV-a apirilaren 28a baino lehen Erreferentzia IPAR zehaztuz komunikazioa@ueu.org helbidera.