Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEU UPV/EHUren zentro atxikia izango da

Dokumentuaren akzioak

UEU UPV/EHUren zentro atxikia izango da

2018/11/14 - Unibertsitatea.net
Bigarren Hezkuntzan irakasle izateko beharrezkoa den masterra eskainiko du online eta euskaraz.

UEUren Goi Mailako Online Institutua UPV/EHUren zentro atxikia izango da.

Atzo UPV/EHUn egin zen Gobernu Kontseiluak argi berdea eman zion proiektuari eta hori dela eta Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko beharrezkoa den masterra eskainiko du UEUk, online eta euskaraz.

UPV/EHUk eskaintzen du masterra (guztira 240 plaza) baina eskaera askoz handiagoa da eta UEUren helburua da hutsune hori elkarlanean betetzea. Ildo honetatik guztira 120 plaza eskainiko ditu 3 espezialitatetan: Giza eta Gizarte Zientziak, Hizkuntza eta Literatura eta Zientzia Zehatzak eta Natur Zientziak.

Hastapen fasean dago proiektua eta masterra 2020/2021 ikasturtean abiatzea aurreikusten da.