Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEU Garatu 12-13 deialdia prestatzen ari da, eta unibertsitateko ikasleei ere proposamenak bidaltzeko epea ireki die

Dokumentuaren akzioak

UEU Garatu 12-13 deialdia prestatzen ari da, eta unibertsitateko ikasleei ere proposamenak bidaltzeko epea ireki die

2012/02/20 - Unibertsitatea.net
Unibertsitateko ikasleek proposamenak bidaltzeko aukera izango dute, hau da, beraien ikerketa gaia ikastaro bihurtzeko aukera izango dute. Deialdia, beraz, proiektuak egin berri edo egiten dihardutenei eta hirugarren zikloan daudenei zuzenduta dago, bereziki.

Garatu Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailak antolatutako irakasleen etengabeko prestakuntzara plana da. Garatun Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako irakasleei zuzendutako hainbat arlotako ikastaroak daude (pedagogia, kimika, informatika, ekonomia, artea...).

 

Jaurlaritzak, beraz, GARATU 2012/2013 osatzeko deialdia argitaratu berri du, hau da, datorren ikasturterako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko deialdia argitaratu du.

 

UEUk, aurreko urteetan egindako bidetik, Garatu programan parte hartuko du. Mezu honen bitartez, UEUrekin batera, datorren ikasturtean GARATUn irakasle moduan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diegu unibertsitateko ikasle eta ikerlariei, besteak beste. Esperientzia aparta izateaz gain, ekonomikoki ere oso erakargarria dela uste baitugu.

 

Ondoren, 2012/2013 deialdiari buruzko xehetasunak dituzu. Beraz, UEUrekin lan egiteko asmoa baduzu, mesedez jarraitu ondorengo argibideak.

 

 

GARATU 2012/2013 IRAKASLE MODUAN LAN EGITEKO ZEHAZTASUNAK:

 

  • Ikastaroen zerrenda: Hezkuntza Sailak irakasleei zuzendutako ikastaro zerrenda bat osatu du.

  • Ikastaroen fitxa jaso: behean duzun helbide elektronikora mezu bat bidali eta euskaraz dauden ikastaroen zerrenda bidaliko dizugu. Zerrenda jaso ondoren bertako ikastaroren bat interesatzen bazaizu, eta irakasle izan nahi baduzu, esaguzu zein ikastaro den, eta ikastaroari dagokion oinarrizko fitxa (hezkuntza sailak sortutakoa) bidaliko dizugu. Fitxa bat baino gehiago eskatu ditzakezu.

  • Ikastaroen fitxa bete: jasotako fitxako edukia zure interesekoa baldin bada, eta ikastaro horretako irakaslea izan nahi baduzu, zure proposamena bidali, hau da, fitxa osatuta bidali beharko duzu UEUra.

  • Proposamenak bidaltzeko:

    • epea: martxoak 5 (gehienez 9:00)

    • nora bidali: i.narbaiza@ueu.org

    • zer bidali: ikastaro bakoitzeko fitxa bat eta zure curriculuma (proposatutako gaiarekin duzun harreman praktiko eta teorikoa zehaztu, bereziki)

  • Aukeraketa: jasotako fitxen artean aukeraketa egingo du UEUk, aukeratutakoak GARATU deialdira aurkezteko.

 

Harremanetarako eta zalantzak argitzeko:

Ione Narbaiza Gallastegi

Udako Euskal Unibertsitatea

Tel: 943821426

E-posta: i.narbaiza@ueu.org