Dokumentuaren akzioak
UAGNko 21 nekazari eta abeltzainek parte hartuko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Nekazaritzako enpresen zuzendaritzari buruzko ikastaroaren bigarren edizioan
Guztira, UAGNko 21 afiliatu hasi dira gaur Nekazaritzako enpresen zuzendaritzari buruzko ikastaran, Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren Prestakuntza Arloak antolatua. Ikastaroa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta UAGN-FUNDAGROren artean sinatutako lankidetzako esparru-hitzarmenaren ondorioz jarri da martxan, proiektu zientifikoak, kulturalak eta prestakuntzakoak elkarrekin sustatzeko. Enpresen Zuzendaritza modulua, 70 ordkoa, hiru hilabetetan zehar garatuko da eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Kudeaketa Saileko irakasleek emango dute. Ikastaroaren helburua parte-hartzaileei abeltzaintzako ustiategi baten kudeaketa integrala hobetzeko behar dituzten ezagupenak ematea da. Ikastaroa ondoko modulutan banatu da: giza baliabideak, taldean lan egiteko ereduak, aurrekontuen prestaketa, kontabilitate analitikoa, Kontabilitateko Plan Orokorra edo Nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresen merkataritzako plangintza. Parte-hartzaileek ikastaro amaierako lan bat prestatu beharko dute, ikastaroan emandako gairen batekin lotua, eta horretarako irakasle tutore baten aholkularitza izango dute.