Dokumentuaren akzioak
#txiotesia4ren Sari banaketa ekitaldia azaroaren 29an egingo da Bilbon
Azaroaren 29an, osteguna, 19:00etan #txiotesia4 lehiaketaren sari banaketa egingo da Bilboko BIRA kultur gunean.
4. edizioko parte hartzaile guztien lanak baloratzen ari da epaimahaia eta irabazleen izenak Sari Banaketa egunean emango dira jakitera. Alegia, nortzuk diren #txiotesia4-ko "Txiolari ulergarriena" eta "Txiolari originalena".
Hala ere, sari banaketa baino gehiago ikertzaileen topagunea izatea nahi dugu 29koa. Horretarako ordu bete inguru iraungo duen saioa prestatzen ari gara: mahai-inguru entretenigarri bat eta beste hamaika sorpresa!. Zehaztasun gehiago datorren astean emango dizkizuegu.
Beraz... animatu eta hurreratu! Joatekoa bazara jakinarazi mesedez ataria@ueu.eus helbidean edo @Uninet_ataria kontuan.