Dokumentuaren akzioak
#txiotesia4 lehiaketako 1. datuak: dagoeneko 22 ikertzailek parte hartu dute
2018/11/20 - Unibertsitatea.net
9:00etatik 15:00etara bitartean jasotako zenbait datu
#txiotesia4 aurrera doa eta hona hemen 15:00ak bitartean jaso dugunaren inguruko zenbait zertzelada:
-
09.00etatik 15.00etara 22 ikertzailek hartu dute parte.
-
Hauetatik emakumeak 15 dira eta gizonak 7.
-
Parte hartzaileen %50a da doktorea.
- Parte hartzaileak hainbat unibertsitatekoak dira, bertokoak zein kanpokoak: UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitatea, Norbegiako Unibertsitate Artikoa,
- Iker Taldeak besteak beste, IXA taldea, GIPYPAC, Azti Tecnalia, MHLI, BIOMAT, BCAM, Pleistocene to Present, Devopment biology and genomics...
-
Denetariko jakintza esparruak ezagutzen ari gara: bioingeniaritza, hizkuntzalaritza, filosofia, geologia, arkeologia, genetika, matematika, informatika, artea...
Lehiaketa, hala ere, hasi baino ez da egin eta oraindik ere mezuak jasotzen ari gara. Izan ere, 21:00ak arte egongo da parte hartzeko aukera. Zuzenean jarraitzeko #txiotesia4 traola jarraitu.