Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 5. edizioa azaroaren 17an egingo da

Dokumentuaren akzioak

"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 5. edizioa azaroaren 17an egingo da

2020/10/13 - Unibertsitatea.net
#txiotesia5 lehiaketa 2017/2020 urte bitartean tesia aurkeztutakoei edo tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileei dago zuzenduta. Sari bi banatuko dira: txiolari ulergarriena (500€) eta txiolari originalena (300€).

 

Azaroaren 17an egingo dugu #txiotesia5. Egitasmoarekin ikertzaile euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea lortu nahi dugu eta baita lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea.

Lehiaketa Twitter bidez egingo da eta 2017/2020 urte bitartean tesia aurkeztutakoei edo tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileei dago zuzenduta. Parte hartzaileek beraien tesia 6 txiotan azaltzea lortu behar dute eta sari bi banatuko dira: txiolari ulergarriena (500€) eta txiolari originalena (300€).

Astero-astero informazio gehiago kaleratzen joango gara: parte hartzeko gida, epaimahaia nor den, sari banaketa noiz izango den... eta gogoratu orain arteko parte hartzeak ikusteko #txiotesia atala bisitatu dezakezula.

Euskaraz egiten den izaera honetako lehiaketa bakarra da eta aurten ere lehiaketan parte hartzera edo bere berri ematera animatu nahi zaituztegu!

Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi ataria@ueu.eus helbidera.