Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ia 300 mikrohezegune aurkitu dira #txiobatputzuan ekimenari esker

Dokumentuaren akzioak

Ia 300 mikrohezegune aurkitu dira #txiobatputzuan ekimenari esker

2021/02/03 - Unibertsitatea.net
Herritarren lankidetza eskatzen duen egitasmoa da eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia sailak jarri du martxan. Martxora arte dago parte hartzeko aukera.
Ia 300 mikrohezegune aurkitu dira #txiobatputzuan ekimenari esker

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Atzo hezeguneen nazioarteko eguna izan zen eta #txiobatputzuan egitasmoari esker 300 mikrohezegune atzeman direla jakinarazi du Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Sailak.

Baso-igel gorriaren Euskal Herriko banaketa mapa osatzeko ekimena 2020 amaieran abiatu zuten eta horretarako herritarren kolaborazioa eskatu zuten. Izan ere, urria erdialdean baso-igel gorria Euskal Herriko mendi askotan arrautzak erruten hasten da eta hauek identifikatzeko herritarren kolaborazioa eskatu zuten. Orain arte 300 mikrohezegune ezagutzeko aukera izan dute eta ekimena martxora arte abian izango dela jakinarazi dute.

Parte hartzeko zera egin behar da: baso-igel gorriaren errute bat ikusten dugunean bi argazki atera (putzuarena osotasunean eta errutearena gertutik), putzuaren kokalekua edo UTM koordenatuak hartu eta herriaren izena jarri. Bi argazkiak eta lekua aipatzen dituen txioa idatzi behar da gero #txiobatputzuan traolarekin eta sare sozialetara igo.

Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea.