Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Txillardegi laguna joan zaigu

Dokumentuaren akzioak

Txillardegi laguna joan zaigu

2012/01/16 - Unibertsitatea.net
UEUren ibilbidean zehar ondoan izan dugun lagun bat joan zaigu, Txillardegi.

UEUrenĀ  Hizkuntzalaritza Sailean lanean buru-belarri ibiltzeaz gain, sailburu ere izan zen. Gizon polifazetikoa: ingeniaria, politikaria, hizkuntzalaria, irakaslea, euskararen aldeko militante nekaezina, abertzalea txapeleraino.

2000. urtean bere omenez liburu bat argitaratu zuen UEUk: "Txillardegi lagun-giroan." Berak hainbat idatzi izan zuen gurean, berari zor geniona eskertzeko berataz aritu ginela.

Liburua euskaldun miresgarri bati egindako omenaldia da, maitasun handienarekin gauzatua. Lagunek lagunari opatua, adiskideari adiskideek eskainia.

Hona hemen 1982ko udako ikastaroetan UEUtaz idatzi zuena.

Eskerrik asko guztiagatik!