Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sariketaren XV. edizioa abian da

Dokumentuaren akzioak

Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sariketaren XV. edizioa abian da

2022/06/14 - Unibertsitatea.net
Soziolinguistika Klusterrak eta UPV/EHUk antolatzen dute eta irailaren 16ra arte dago lanak aurkezteko aukera.

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskal soziolinguista omentzeko Txillardegi-Hausnartu sariketa antolatu dute Soziolinguistika Klusterrak eta UPV/EHUk.

Euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapenean eta berrikuntzan eragitea da helburua. Baita ikertzaileen lana bultzatzea eta euskal soziolinguistikaren eremura hurbiltzea.

Sarietara euskararen soziolinguistika arloko ikerketa zein hausnarketa lanak aurkeztu daitezke, beti ere oinarri zientifikoa dutenak. Lehen sariak 2.000 euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat eskuratuko du, bigarrenak 1.300 euro eta hirugarrenak 1.000 euro.

Ikerketa lanak aurkezteko azken eguna irailaren 16a izango da. Hemen dituzu oinarriak.