Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarien XII. edizioa abian da

Dokumentuaren akzioak

Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarien XII. edizioa abian da

2019/06/21 - Unibertsitatea.net
Soziolinguistika Klusterrak eta UPV/EHUk antolatu dute eta irailaren 13a arte dago lanak aurkezteko aukera.

Soziolinguistika Klusterrak eta UPV/EHUk Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskal soziolinguista donostiarra omentzeko sariketa antolatu dute: Txillardegi–Hausnartu.

Lehiaketaren hamabigarren edizioa da eta helburua euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapenean eta berrikuntzan eragitea da. Baita ikertzaileen lana bultzatzea eta euskal soziolinguistikaren eremura hurbiltzea.

Sarietara euskararen soziolinguistika arloko ikerketa zein hausnarketa lanak aurkeztu daitezke eta horretarako azken eguna irailaren 13a izango da. Lehenengo sariak 2.000 euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat eramango du. Bigarrenak 1.300 euro eta hirugarrenak 1.000 euro.

Informazio gehiago HEMEN.