Dokumentuaren akzioak
Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarien XIII. edizioa abian da
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskal soziolinguista donostiarra omentzeko sariketa antolatu dute Soziolinguistika Klusterrak eta UPV/EHUk: Txillardegi-Hausnartu.
Lehiaketaren 13. edizioa da eta helburua euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapenean eta berrikuntzan eragitea da. Baita ikertzaileen lana bultzatzea eta euskal soziolinguistikaren eremura hurbiltzea.
Sarietara euskararen soziolinguistika arloko ikerketa zein hausnarketa lanak aurkeztu daitezke, beti ere oinarri zientifikoa dutenak. Lehenengo sariak 2.000 euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat eramango du, bigarrenak 1.300 euro eta hirugarrenak 1.000 euro.
Lanak aurkezteko azken eguna irailaren 18a izango da. Hemen dituzu oinarriak.