Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Tuterako Katedraleko klaustroko kapitelak birtualki bisitatzeko aukera

Dokumentuaren akzioak

Tuterako Katedraleko klaustroko kapitelak birtualki bisitatzeko aukera

2021/11/29 - Unibertsitatea.net
Tuterako Katedraleko klaustroko kapitelak birtualki bisitatzeko aukera

Irudia: UPNA/NUP

Tuterako Santa Maria katedraleko klaustroko kapiteletako 50 bat eszena eskaneatu dituzte 3Dn eta birtualki ikusteko aukera dago orain.

Proiektua UPNA/NUPeko ikertzaileek eta Vianako Printzea Erakundeak egin dute eta eszena horiek ikusgai daude Bisita birtuala Tuterako katedraleko klaustroko kapiteletara gunean.

3Dn eskaneatzeak kapitelen geometria eta haien egungo egoera jasotzen dituen datu-base bat izateko aukera ematen die ikertzaileei.  Eskaneatutako elementuen artean daude esaterako eszena erlijiosoak, sinbolikoak eta garai hartako bizitzaren irudikapenak: hartzaren ehiza edo putreak erbiak jaten adibidez.

Iturria: UPNA/NUP.