Dokumentuaren akzioak
Adingabe transexualen trantsizio prozesua ikertzen dihardute UPV/EHUn
UPV/EHUko ikertzaileek trantsizio prozesua hasi duten neska, mutiko eta gazte transexualen gaineko ikerketa baten lehen emaitzak kaleratu dituzte. Ikerketaren helburua trantsizioa burutu duten adingabeen errealitatea deskribatzea izan da, trantsizioaren aurreko eta ondorengo egoerak aztertuta, familia eta gizarte laguntzaren, egoera sozioemozionalaren, identitatearen eta gorputzaren ikuspegietatik.
Ikerlanean, trantsizioaren aurretik eta ondoren amek, aitek baino babes handiagoa ematen dutela egiaztatu dute. Trantsizioa burututa, familiaren babesa zein lagunena eta eskola komunitatearena areagotu egiten dela ikusi dute: lagunen iseka gutxiago, eskolan jazarpen gutxiago eta irakasleen aldetik erantzun irmoagoa besteak beste.
Trantsitzioak onerako eragiten du adingabeen autoestimuan eta beren buruaz seguruago sentiarazten die. Behin trantsizioa osatuta, behera egiten du beren burua lesionatzen edo beren buruaz beste egiten ahalegintzen diren adingabeen kopuruak. Baita depresioak eta antsietateak besteak beste.
Informazio guztia hemen: UPV/EHU.