Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Trailer faltsu bat grabatu dute UPNA/NUPen

Dokumentuaren akzioak

Trailer faltsu bat grabatu dute UPNA/NUPen

2009/01/30 - Unibertsitatea.net
Unibertsitatean neskak erailtzen dituen hiltzaile baten istorioa kontatzen du 90 segundo eskas dituen grabazioak.

UPNA/NUPeko irakasle, ikasle eta langile talde batek "The pencil man"  trailer faltsua grabatu du Arrosadiako Campusean.

Santiago Usoz iruñearraren gidaritzapean aritu dira eta unibertsitateko hiltzaile baten istorioa kontatzen du.

Inoiz estreinatuko ez den pelikularen iragarki hau Trailer Faltsuen Nazioarteko I. Jaialdian aurkeztuko dute.