Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Topopass.com kulturaren topagune

Dokumentuaren akzioak

Topopass.com kulturaren topagune

2011/12/12 - Unibertsitatea.net
Euskal kulturan interesatuta daudenentzako sare sozial berri bat sortu da: Topobass. KALEa (Kultura Aniztasunaren aldeko Lurralde Elkartea) elkartearen egitasmoa da eta bere helburua da, kulturgintzan aritzen diren eragileen arteko lurralde banaketa gainditzea eta sarea osatzea.

Topobass sarea kulturaren Facebook moduko bat da, bere sortzaileen esanetan. Tresna honen bidez publikoa, artistak eta kultur guneak beraien artean kontaktuan jartzea du helburu. Horrez gain, publikoari kulturaren eskuratzea erraztea eta bizitza kulturalaren eta artistikoaren garapenean laguntzea ere nahi du egitasmoak.

Momentuz, Iparraldeari buruzko informazioa bakarrik eskaintzen da webgunean, baina Euskal Herri osoko ekitaldien berri emango dute laster baten.