Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Araban euskarazko sormena sustatzeko TopArabara sortu du Oihanederrek

Dokumentuaren akzioak

Araban euskarazko sormena sustatzeko TopArabara sortu du Oihanederrek

2021/02/01 - Unibertsitatea.net
Ekimena Oihaneder Euskararen Etxeak sustatu du eta otsailaren 27rako antolatu duten jardunaldi irekiarekin emango zaio hasiera.

Oihaneder Euskararen Etxeak diziplinarteko sortzaile arabarrei zuzendutako TopAraba egitasmoa abiatu du. Euskarazko kultura sormena sustatzea, berrikuntza suspertzea eta sortzaileen artean sareak sortzea du helburu eta otsailaren 27rako antolatu duten jardunaldi irekiarekin emango zaio hasiera.

Goizeko saiorako Euskal Herriko hiru pertsona erreferenteren hitzaldiak eta mahai-ingurua prestatu dute. Harkaitz Cano, Amançay Gaztañaga eta Xabier Gantzarain izango dira parte hartzaileak. Arratsaldeko saioa berriz, saio parte-hartzailea izango da, diziplinarteko sormen proiektuak lantzeko saioa (hemen parte hartzeko inprimakia).

Topaketan landutako proiektu irabazleen garapenerako 7.500 euroko diru poltsa egongo da eta hauek garatzeko 6 hilabeteko epea (hemen oinarriak).

Izena emateko inprimaki hau bete beharra dugu eta

Iturria: TopAraba.