Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Toki komunikabideetan argitaratutako lanak sarituko ditu Tokikom Sariak

Dokumentuaren akzioak

Toki komunikabideetan argitaratutako lanak sarituko ditu Tokikom Sariak

2019/07/17 - Unibertsitatea.net
Tokiko informazioa euskara hutsean lantzen duten komunikabideei zuzenduta dago.

Toki komunikabideetan argitaratutako lanik onenak saritu nahi ditu Tokikom Sariak. 2016an sortu zen eta euskarazko toki komunikabideen lana ezagutaraztea, eta lan horren balioa publikoki aitortzea du helburu.

Hiru kategoriatan aurkeztu daitezke lanak: portadarik onena, edukirik onena eta ikus-entzunezkorik onena, eta norberak argitaratutako lana zein beste norbaitena proposa daiteke.

Tokiko informazioa euskara hutsean lantzen duten komunikabideei zuzenduta dago eta 2018ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra bitartean argitaratutako lanek parte hartu dezakete.
Lanak proposatzeko azken eguna 2019ko irailaren 13a izango da. Oinarriak eta bestelakoak hemen aurkituko dituzu: Tokikom