Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Sumendien beroa eta energia berriztagarria

Dokumentuaren akzioak

Sumendien beroa eta energia berriztagarria

2019/02/15 - Unibertsitatea.net
Sumendietatik lurrazalera iristen den beroa energia elektriko berriztagarri bihurtzeko lanetan dabiltza UPNA/NUPeko ikertzaileak Kanariar Uharteetan.
Sumendien beroa eta energia berriztagarria

(Irudia: Pixabay lizentzia. Iturria: Pixabay)

UPNA/NUPeko ISC ikerketa taldeak sumendietatik lurrazalera iristen den beroarekin energia elektriko berriztagarria sortzeko gai den sorgailu termoelektrikoa garatu nahi du.

Kanariar uharteetan ari dira proiektua garatzen eta bere helburua da egunean 24 orduz Lanzaroteko Timanfaya Parke Nazionalean dauden Interpretazio Zentroa eta jatetxea hornitzeko beste energia sortuko duen teknologia garatzea. Aurrenekoz egingo da saiakera mundu mailan.

Geotermia erabiliko dute horretarako. Lurpean metatutako energia da geotermia eta elektrizitatea sortzeko erabili daiteke. Energia berriztagarria da eta energia eolikoa eta eguzki energia, etenak dituzten energiak diren bitartean geotermia eguneko 24 orduetan hor dago. Zientzialarien erronka da energia honekin elektrizitatea modu eraginkor, jasangarri eta garbian sortzea.

Iturria: UPNA/NUP