Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Sukaldeko solasaldiak egingo dira Donostian

Dokumentuaren akzioak

Sukaldeko solasaldiak egingo dira Donostian

2019/02/14 - Unibertsitatea.net
Martxoaren 11 eta 12an egingo dira eta diziplina desberdinetako adituen ikuspuntutik aztertuko da gastronomia.

Sukaldeko Solasaldiak egingo dira zazpigarrenez Donostian. Euro-Toques, Mugaritz eta Basque Culinary Centerrek antolatuko dute eta nazioarteko diziplina desberdinetako hainbat adituk parte hartuko dute. Honela, gastronomia, zientziaren, filosofiaren, soziologiaren, literaturaren eta sormenaren ikuspegitik aztertuko dute.

Bertan izango dira, besteak beste, Carlo Petrini nazioarteko Slow Food mugimenduaren sortzailea, Mikel Iturriaga "El Comidista" blogaren sustatzailea eta koordinatzailea, Bela Gil aktibista brasildarra, Mariela Michelena idazlea, Enrique Olvera mexikoko Pujol jatetxeko burua, Tomás Kalika Mishiguene jatetxeko gastronomia judutarraren sortzailea edo Brasilgo Olympe jatetxeko Thomas Troisgros.

Informazio gehiago kongresurako sortutako webgunean duzu: Diálogos de cocina.