Dokumentuaren akzioak
Sugeen gaineko ezagutza eta sentsibilizazioa handitzeko egitasmo herritarra abiatu du Aranzadik: #sugebizi
#sugebizi egitasmoarekin sugeei buruzko ezagutza eta sentsibilizazioa handitu nahi du Aranzadik. Euskal Herrian 8 suge eta 3 sugegorri espezie aurkitu daitezke, eta horietako batzuk babestuta dauden arren, beraien gaineko ezagutza oso mugatua da.
Herritarren parte hartzea du oinarri egitasmoak eta udara bitartean egongo da abian, Twitterren. Parte hartzeko sugeari argazkia atera behar zaio arau batzuk errespetatuz (gutxieneko distantziatik, sugea ukitu gabe, zoom-a erabilita, ikuspuntu desberdinetatik...), koordenatu geografikoak edota kokapena jaso eta Twitterren zabaldu #sugebizi traolarekin. Sugea hilda badago ere, argazkia (atal desberdinei eta sabelaldeari) eta kokalekua jasotzeko eskatu dute, datua beti interesgarria izango delakoan.
Xehetasun gehiago: Aranzadi Zientzia Elkartea.