Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Sugeen gaineko ezagutza eta sentsibilizazioa handitzeko #sugebizi egitasmo herritarra bueltan da

Dokumentuaren akzioak

Sugeen gaineko ezagutza eta sentsibilizazioa handitzeko #sugebizi egitasmo herritarra bueltan da

2022/04/01 - Unibertsitatea.net
Herritarren parte hartzea du oinarri egitasmoak eta udara bitartean egongo da abian, Twitterren.

Aranzadi Zientzia Elkarteak sustatutako #sugebizi egitasmoa bueltan da. Sugeen gaineko ezagutza eta sentsibiliazioa handitzea du helburu eta herritarren parte hartzea du oinarri.

Parte hartzeko zera egin behar da:

  • Suge bat ikustean, asko gerturatu gabe, argazkia atera zoom-a erabiliz. Argazkian sugearen burua ikusi dadila. Eta hilda dauden sugeen argazkia ere bidali.

  • Lekuaren koordenatu geografikoak apuntatu.

  • Twitterren bitartez argazkiak eta koordenatuak partekatu #sugebizi traola erabiliz eta @aranzadi aipatuz.

Xehetasun gehiago: Aranzadi Zientzia Elkartea.