Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Soziologia eta Politika Zientziako GRALen II. Sarian izena emateko azken eguna urriaren 14a da

Dokumentuaren akzioak

Soziologia eta Politika Zientziako GRALen II. Sarian izena emateko azken eguna urriaren 14a da

2019/10/07 - Unibertsitatea.net
Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkarteak eta UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak lankidetzan antolatu dute.
Soziologia eta Politika Zientziako GRALen II. Sarian izena emateko azken eguna urriaren 14a da

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Euskal Soziologoia eta Zientzia Politikoaren Elkarteak eta UPV/EHUren Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak Soziologia eta Politika Zientziako GRALen II. Saria antolatu dute.

Soziologiako Graduan eta Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Graduan matrikulatutako ikasleei dago zuzendura. Hain zuzen, 2018/2019 ikasturtean GRALa aurkeztu eta gutxienez bederatziko kalifikazioa lortu dutenei.

Epaimahaiak gaiaren interesa, gaiak komunitate zientifikoari eta gizarteari egindako ekarpena eta ikerlanak duen zehaztasun metodologikoa baloratuko ditu.

Parte hartzeko inskripzio-orria eta GRALa (PDF formatuan) bidali behar dira avsp@avsp.eus helbidera (Gaia: "Soziologia eta Politika Zientziako GRALen II. Saria").

Sariketan parte hartzen aurkezteko azken eguna urriaren 14a izango da (24:00etan).
Informazio gehiago hemen aurkituko duzu: Soziologia eta Politika Zientziako GRALen II. Saria