Dokumentuaren akzioak
Soziolinguistika Klusterrean lan egiteko deialdia
2008/05/23 - Unibertsitatea.net
Soziolinguistika Klusterrak teknikari lanetan arituko den langilea behar du.
Lanpostura aurkezteko oinarrizko baldintzak dira euskara maila ona, oinarrizko soziolinguistika ezagutzak eta lan taldeak kudeatzeko gaitasuna izatea.
Honez gain ikerketa kualitatibo eta kuantitatiboetan esperientzia eta ofimatikako programak erabiltzeko gaitasuna baloratuko dira.
Lanaldi osoko kontratua izango da eta curriculumak maiatzaren 28a baino lehen bidali behar dira helbide hauetako batera:
- iker@soziolinguistika.org
- Soziolinguistika Klusterra. Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain.