Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Sormenaren eta hezkuntzaren arloko nazioarteko adituak bilduko dira Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Sormenaren eta hezkuntzaren arloko nazioarteko adituak bilduko dira Bilbon

2011/10/05 - Unibertsitatea.net
Hizlari nagusia Yrjö Engeström izango da, besteak beste Helduen Hezkuntzako Irakaslea eta Helsinki-ko Unibertsitateko "Center for Activity Theory and Developmental Work Research" guneko zuzendaria.

Bilbon, Creanova Conference Biltzarra antolatu dute datorren urriaren 7an eta 8an: UPV/EHUren Bizkaia Aretoan eta Bilboko Itsas Adarra Itsas Museoan hurrenez hurren.

Bertan sormenaren eta hezkuntzaren alorreko nazioarteko goi mailako adituak batuko dira esperientziak elkartrukatu eta alorreko praktiken gainean hitz egiteko.

Hizlari nagusia Yrjö Engeström izango da, besteak beste Helduen Hezkuntzako Irakaslea eta Helsinki-ko Unibertsitateko Center for Activity Theory and Developmental Work Research guneko zuzendaria. Hala ere parte hartuko duten gainerako hizlari eta hitzaldien berri biltzarreko egitarauan duzu.

Biltzarrean euskararako bat-bateko itzulpena egingo da.