Dokumentuaren akzioak
SLUN11 Konferentzia: Software Librea Unibertsitatean
Software librea Unibertsitatean'11-SLUN11 Jardunaldiak unibertsitateen kolaborazio bideak sendotzeko foroa izatea nahi du eta software librearekin egiten diren lanen ezagutza partekatzea du helburu.
Ignacio Maria Barriola eraikinean egingo den ekitaldian, EHUren Gipuzkoako campusean, Deustuko Unibertsitatea, EHU eta Mondragon Unibertsitateetako ordezkariak izango dira hainbat esperientzien berri ematen. Gonbidatuez gain, software librearen inguruan burututako karrera bukaerako proiektuen inguruko hitzaldiak egongo dira.
Besteak beste, edizio honetan software librea eta unibertsitate irakaskuntzaren inguruko gaiak landuko dira:
- Unibertsitateetan irakaskuntzan zer erremintak erabiltzen diren
- Unibertsitateko ikasleen ekarpenak
- Esperientziak beste ingurutan
Jardunaldietara joateko, izen-emate epea abenduaren 6an bukatzen da.